IGE-Nortzuk gara

Ikasleen Guraso Elkartea (IGE) gurasoek gure Ikastetxeko bizipen eta ekintzetan parte hartzeko eskubidea erabiltzeko ohiko bidea da.

Ikastetxearen ibileran parte-hartze eraginkorra noiznahi bermatzeko beharrezko diren bitarteko guztiak jartzen ditu.

IGEk Ikastetxeko familia guztiak ordezkatzen ditu eta, orain arte programatu ditugun ekintzekin jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da gutako kopururik handienak parte-hartzea, horregatik ematen duzuen edozein laguntza ongietorria izango da. Bestalde, zuen inplikazioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa ere garatu ahalko ditugun proiektuen kopurua, eta emaitzak hobeak izango dira baita.

Zentzu honetan, aukera aprobetxatu nahi dugu urtez urte zuengandik jaso dugun laguntza eskertzeko, baita hobeto edota beste modu batez egin zitekeen guztiagatik barkamena eskatzeko ere.

Jarduera guzti hauek aurrera eramateko Zuzendaritza-batzorde bat existitzen da, lan batzorde ezberdinetan banatutako pertsona talde batek osatzen duena eta eginkizun hau borondatez eta eskuzabalki gauzatzen duena, horretarako esfortzu eta denbora pertsonala emanez.

Batzutan, egun gertatzen den bezala, aktiboki inplikaturiko pertsonen kopurua urriegia izaten da, arrazoi honengatik Zuzendaritza-batzordearen parte izatera animatzen zaituztegu.