Boluntariotza

Gure bizitzan zehar, elkarrekin haziz goazen bitartean, pertsona ororen garapenean doakotasunak jokatzen duen paperaren garrantziaz jabetzen gara. Puntu honetatik abiatuta, La Pureza ikastetxean boluntariotza talde bat antolatzeko proposamena sortzen da.

Zer da?

Garrantzitsua da azpimarratzea boluntariotza taldearen oinarrizko egitekoa boluntariotza bera zer den eta gure bizitzan zer-nolako garrantzia duen hausnartzea dela. Taldea bitarteko, gainera, hainbat boluntariotza esperientzia proposatuko dira, hala ikastetxean nola elkarte ezberdinekin elkarlanean.

Zehazki nahi duguna:

  • Bizitzan boluntariotzaren eginkizunari buruz hitz egitea.
  • Aldizkako boluntariotza esperientziak sustatzea:
    • Bidezko merkataritza
    • Jantoki soziala
    • Haurtzaroa…
  • Esperientziari buruz gogoeta egitea.
  • Udarako proposamenak eskaintzea
  • Boluntariotza egonkor batekiko interesa bideratzen erraztea, ikasle bakoitzaren gaitasunen nahiz arduren arabera.

Noiz bilduko litzateke?

Printzipioz izena ematen duen jende kopuruaren arabera izango da, baina mesedegarria litzateke aldizkako topaketa mantentzea, hamabost egunez behin bederen gehien komeni zaigun eskola ordutegian, bazkalostean edo klaserik gabeko arratsaldeetan. Jarraitutasuna garrantzitsua da gauzatuko diren esperientzietan nola gogetetan.