Bakaiku Barnetegia!!

Bakaiku Barnetegia!!

Motxilak ondo bete, etxekoei agur esan, gure ikastetxeko ikasleekin elkartu eta Nafarroako Sakana haranean, naturaz inguratuta geneukan Bakaikuko barnetegia. Gure 3. eta 4. DBH-ko ikasleek ezaugarri amankomunean bat zeukaten, elkarrekin lotzen zituena: euskara ikasi nahi zutela eta ikasi zuten, ongi gainera.

Planteamendua sinplea zen: eguneko 24 orduak euskara hizkuntzan murgiltzea. Ideia hau erraza iruditzen den arren, aitortu behar da honek gogo sendoa eskatzen zuela. Gure ikasleak saiatu ziren, egun eta gau, beraien burua euskaran mintzatzera behartzen, gogoa izan zuten eta hori, zinez, eskertzekoa da.

Barnetegian Udaneren eta Maggiren eskutik lortu genuen euskara hizkuntzan mulgiltzea, ekitaldi asko eta oso dibertigarriak prestatu zituzten, hala nola, bideoklip bat (gaur egun “Lipdub” deiturikoa), makillaje tailerra, talo tailerra, ariketak, abestiak asmatu, dantzatu, youtube erronkak, disko-jaia, euskal-karaokea, antzerkia…etab. Benetan ariketa oso aproposak eta erakargarriak izan ziren, ikasleek oso ondo pasatu zuten, motibatuta zeuden eta euskararen erabilera bultzatzen zuten. ESKER MILA Udane eta Maggi! Ariketa guzti hauek euskaratik eta euskaraz egiteko sortu ziren, guztiak oinarri eta helburu bera dauzkate: EUSKARA SUSTATZEA.

Ikasleen aisian ere euskaraz mintzatzen zen; gosaldu, bazkaldu, askaldu, afaldu… Ekimen hauei guztiei esker, gure ikasleen ikasketa azkartu egin zen, eta gainera, egunean zehar erabiltzen ditugun objektuen izenak euskaraz entzutea oso polita zen: erratza, pitxerra, hortz eskuila…

Azken finean, hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik.

Nuria Pereda eta Inmaculada Ruiz. Pureza de Mariako euskara irakasleak

 

 

.

Etiquetas:
,
Sin comentarios

Publicar un comentario