Misioa, ikuspegia eta baloreak

Misioa

Hezkuntza-proposamenari dagokionez, Bilboko Pureza de Maria izateko arrazoia zera dela esan dezakegu.

Pertsona baten heziketa integrala erabat loturik doa izaki bizidunak daukan kristautasunarekin, baita bizitza eta munduko ikuskerarekin ere. Horrela adierazi zuen Alberta Giménez, Pureza de Mariako Kongregazioko fundatzailea.

Horretarako:

Heziketa transzendentala eta irekia eskaintzen dugu. Hori lortu ahal izateko, Kristoren eta Ebanjelioko baloreak oinarritzat hartzen dira. Horretaz gain, Maria eredu gisa aurkezten zaie eta fedea, kultura eta bizitzaren arteko sintesia sustatzearen bitartez irakasten zaie.

Egiaren araztasunean, benetakotasunean eta prestutasunean hezi egiten dugu. Heziketa komunitateko kide guztien arteko integrazioa eta bizikidetza on bat sustatzen duen giroa bultzatzen dugu.

Norbanakoaren hobetzeko grina sustatzen dugu xede bat lortzeko: anaitasunean eta justua den gizarte bat eraiki dezaten.

Pedagogia prebentiboa garatzen dugu. Horrek ikasleak prestatzen ditu erabakiak hartzerako orduan; eurentzat diren erabaki baikorrak, baita besteentzat ere. Horretaz landa, ekimena, egiaren bilaketa eta kreatibitatea bultzatzen duen pedagogia aktiboa daukagu.

Ikuspegia

Hasieratik argi izan dugu pertsonak heztea ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula; ez da egun batean burutzen. Madre Albertak adierazi zuen bezala, hori erdiesteko “ Egunero eta etengabe landu beharreko ekintza da. Ilusioa bizirik izan behar da.” Misioa betetzera heldu behar gara; beraz, heziketa komunitateko kide guztiek dituzten nahiak betez lortzen da. Etorkizuneko erronka lortu nahi dugu hainbat esparru aintzakotzat harturik:

Beti eskaintzea heziketa abangoardista. Horrekin batera, aztura eta berrikuntza uztartzea, modu eraginkorrean; baita fedeak, kulturak eta bizitzak elkar komunean duten batasuna ere. Aldi berean, aipatutako heziketak ikasle guztienganako arreta izan behar du, gizarteratze eta hazkuntza bermatu beharra dauka.

Gure Heziketa Proiektuan familiek parte hartu dezatela erdietsi beharra dugu. Gurasoen prestakuntza sustatuz lehen hezitzaileen erantzukizuna daukatela jakinarazi behar zaie ilusioz burutu ahal izateko.

Konpetentziak garatzeko gai den giza taldea mantentzea: berritzailea, taldean lan egiteko kapaza, motibatzen dakiena eta aldaketei aurre egiteko beti prest dagoena, baita Mariaren Purezaren misioa partekatu eta horrekin bat sentitzen dena ere

Gurasoek antzeman dezaten Heziketa Komunitate bat garela. Eta, hori ez ezik, kristautasunez egiten dugula lan helaraztea dugu xede; hau da, heziketa-kalitatea erreferentziazkoa izatea. Justua, berdintasunezkoa, eragin handiko eta kulturarteko hiritarrak eskaini beharra daukagu. Hiritar horiek konprometitu behar dira, halaber, Elizaren erronka berriekin eta ingurumenaren zaintzarekin.

Kudeaketa-sistema eraginkorra izan dadin lortu beharra daukagu. Horrek azpiegitura eta Zentroaren baliabideak egokitu behar ditu momentuaren beharretara.

Baloreak

Misioaren garapenerako eta Ikuspegiaren lorpenerako hurrengo baloreak eta oinarriak nabarmendu nahi ditugu:

Pertsona da lehentasuna; haren buruarekiko errespetua izatea, baita besteei eta ingurumenari ere. Horiek guztiek gizakiaren eta kristau ikuspegi batetik hartutako erabaki guztiekin bideratuko gaituzte. Erantzukizunak, ondo egindako lanak eta norbanakoaren hobetze-borondateak mugatuko dituzte geure ekintzak.

Justizia, ahulak eta behartsuak aukeratzerakoan, tolerantzia, hizketa eta aniztasunari errespetua eta amorea zerbitzu gisa izango dira gure etengabeko kezkarik garrantzitsuena. Harremana, talde-lana eta adiskidetasuna guk egindako ekintza guztietan izango dira gure premisa.

Koherentziak eta fedeak baloreak dauzkate elkarrekin. Eta izpiritu kritikoak lagunduko du heziketa lanak hoberenak izan ditzaten.