Orientabidea

Helburua

 

Ikasleen garapen osoa bermatzea maila pertsonal, akademiko eta profesionalean, beren ingurua eta nolakotasun pertsonalak kontuan hartuko dituen orientazio psikopedagogiko baten bidez.

Pureza de María-ko Orientazio Sailarekin harremanetan jartzeko, e-maila bidal dezakezue hurrengo helbidera:

dpto.orientacion@pmaria-bilbao.org

Orientabide sailako partaideak

Sailaren Arduraduna – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko Orientatzailea

Celia Gómez Zuazola

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako kontsultariak

Virginia Rodríguez Pérez

Pedagogia Terapeutikako Irakasleak (PT)

Irantzu Bengoa Omaechevarria

Maider Malzarraga Bengoetxea

Nerea Madariaga Astobieta

Amaya Pérez García

Nicolás Martín Jiménez

Hezkuntza-Laguntzan Espezialistak (HLE)

Nahia Atienza Arregui

Nerea Sánchez Colino

Verónica Segura Velasco

Parte hartzeko eremuak

Ikasleak

Irakasleak

Familiak

Eginkizunak

Ikastetxearen egitasmo ezberdinen lantze eta gaurkotzean parte hartzea.

Ikasleak, familiak eta ikastetxeko gainerako kideak orientazioaren esparruan aholkatzea (zailtasunen hautematea, aniztasunarekiko arreta…).

Familien parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea ikasleen heziketan.

Ikasleei Orientazio Pertsonala, Akademikoa eta Profesionala eskaintzea.

Ikasleei ebaluaketa psikopedagogikoa eta jarraipena eskaintzea beharrezkoa dutenean.

Haur Hezkuntzako 3. mailan, Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailan nahiz DBHko 2. eta 4. mailan froga psikopedagogikoak egitea, adin bakoitzeko eta orientazio-behar ezberdinen araberako irizpideekin.

Hezkuntza-errefortzuak koordinatzea.

HPB dituzten ikasleetaz arduratzea Laguntza Gelan.

HPB ikasleei Laguntzaile zerbitzuak eskaintzea.

Premiadun ikasleentzako hainbat baliabideren jarraipena gauzatu eta kudeatzea (Berritzegune, IBZ…).