Zer eskaintzen dugu

La Pureza de Maria ikastetxea pribatua da, baita itunpekoa ere. Horretaz landa, zentro mistoa da. Gizarteari eskaini nahi dioguna zera da:  2 eta 18 urte bitartean dituzten umeentzako hezkuntza; hau da, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklotik Batxilergo maila arte.

Hiru lerro daude. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza daukagu, baita Batxilergoa ere. Horietan guztietan bi heziketa eredu daude eta modu honetan egituratzen dira.

Haur Hezkuntza (HH)

Urteak: 2tik 5era.

Ikastetxeko beheko solairuan B lerroko 12 talde daude.

Lehen hezkuntza(LH)

B ereduko 3 lerro daude 1. eta 5. kurtsoetan

B lerroetako 2 lerro eta A ereduko lerro bat 6. mailean

Guztira, 18 talde osatzen dute eta solairu nagusian eta bigarren eta hirugarren solairuetan banaturik daude.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

A ereduko lerro bat eta B ereduko bi lerro.

Orotara, hirugarren eta laugarren solairuetan dauden 13 talde osatzen dute.

Bigarren Batxilergoa

Bi kurtso daude. Horiek A eredukoak dira. Horiek bi eratako modalitatean eskaintzen ditugu.

  • Zientifiko-teknologikoen batxilergoa
  • Giza eta Gizarte-zientzien batxilergoa

Guztira: 5. solairuan kokaturik dauden 4 talde dira.

Hizkuntzak

Eskaintza barnean euskara, gaztelania eta ingelesa ditugu; etapa guztietan. Alemana, DBHko 1. mailatik aurrera irakasteko abagunea dute ikasleek.

Igeriketa

Etapa eta maila guztietan eskaintzen da.

Instalazioak

La Pureza de Maria ikastetxeak Areto nagusia eta Liburutegia dauka. Baita kapera, bi jantoki (adinen arabera banaturik), laborategiak, gimnasioa, kirol-guneak eta hainbat motatako gelak: AMPA, Batzarrak egitekoak, musika, teknologia eta Informatika

Horrez gain, LA PUREZA KIROLDEGIAK eskola-ordutegian zabaltzen du:

  • Bi igerileku
  • Gimnasioa
  • Kiroldegia: tenisa, saskibaloia, boleibola eta areto futbola
  • Joko-gela
  • Eskolaz kanpoko ekintza-gela
  • Kafetegia