Misioak

Pureza de María Kongregazioak arreta handia jarri du beti behartsuenak laguntzen.

Hori dela bide, misioak ditu munduko txoko ezberdinetan, bere obra guztietan bezala ebanjelizazioa hezkuntzaren bitartez gauzatzeko.

Gure misioetan garapen proiektuak burutzen ditugu, zeintzuetan gainontzeko ikastetxeok kanpainen bidez laguntzen dugun. Zehazki, Bilbon Gabonetan gure Kongoko misioetarako kanpaina egiten dugu (loteria salmentaren bidez) eta apirilean beste bat (Alberta Giménez Palmako Pureza de María Ikastetxera heldu zeneko XXIII. urteurrenarekin bat eginez). Kanpainekin diru-bilketa ez ezik, sentsibilizazio soziala ere bilatzen dugu gure ikasleengan zein beraien familiengan.

Afrikan gure misioak Kongoko Errepublika Demokratikoan kokatzen dira eta hurrengoak dira:

KAFAKUMBA (1974tik):

  • “Kulivwa” Bigarren Hezkuntzako Institutua (“elkar ulertu” esan nahi du), Aukera Pedagogikoa.
  • Nesken barnetegia eta mutilen barnetegia.
  • Ama-eskola.
  • Ospitalea, amaetxea eta kontsultategia.

KANZENZE (1984tik):

  • “Uzima” Bigarren Hezkuntzako Institutua (“bizitza” esan nahi du) Aukera Pedagogikoa.
  • Nesken barnetegia eta mutilen barnetegia.
  • Ama-eskola.
  • Amaetxea, ospitalea, kontsultategia, legenarduentzako ospitalea, zentro pediatrikoa 0 urtetik 6 urtera eta emakume ahurdunen jarraipena.

KAMINA (1992tik):

  • “Mahidio” Ikastetxea (“pertseberantzia” esan nahi du):
  • Aukera Pedagogikoa
  • Aukera Biokimikoa
  • Jantzigintza aukera
  • Nobizio-etxea.

LUBUMBASHI (1992tik):

  • Unibertsitateko ikasleen egoitza
  • Bertako gazte fededunen formazio-etxea.

 

Hemen topatuko duzu gure misioei buruzko informazio gehiago.