Nortzuk gara

Gure iragana

Pureza de Mariako kongregazioaren hastapenek Mallorcan dute jatorria, 1874an. Alberta Giménez Adrover da sortzailea eta haren hainbat arlotako esperientziagatik sortu zen, hala nola, pertsonal-, familiar-, erlijio- eta pedagogia-esperientziagatik.

Heziketaren betebeharra misio bat da: elizaren misioa. Eginkizun horrek erabateko lotura dauka gizarteak behar duenarekin, momentuaren eta lekuaren arabera: haur eta gazteen heziketa eta emakumearen kristau-heziketa. Premia hori, historian jazotako hainbat momenturengatik eta, aldi berean, Izpirituaren ekintzagatik,. Denborarekin eta espazioarekin handituz doa eta, ondorioz, gero eta unibertsalagoa egiten joango da.

La Pureza Bilbon

1943an inauguratu zen Zentroa, Gregorio de la Revillan kokatuta zegoen etxe batean. Horren zuzendariak Pureza de Mariako erlijiozaleak. Etxe hori Munguire jaunari zegokion.

Zailtasunak zailtasun, 1951n gune handiago batera lekualdatu zen; Escauriaza jaun-andreen zenaren txalet batera. Egoitz hori Rucabadok-ek eraiki zuen 1909. urtean eta Jose Antonio etorbidean zegoen. Ikastetxeak hor bertan dauka gaur egun kokapena.